Ni naiz herriko apaiz "Don Julian Txabola" Nere Rha: kristoren odola. Madrilera joan zena dinamitarekin Nik bataiatu nuen urte terdirekin. Ni naiz txapelagile "Boinas Elosegui" Bi esku, hamar orratz, guraizea begi. Tregua eman zuten zinta famatuan Nere txapel bat zeukan komunikatuan.
Aizkolaria, suge zizta klandestinoa, ilun-bista pozpolu kaxa, metxa txispa Hori guztia, euskalduna naiz eta
Ni naiz txikitero bat "amen" baino "eman". Hankek han uzten naute herriko tabernan. Atso han hartu nuen ardo bete kopa Eta argazkikoei egin nien topa. Ni naiz lorito zahar bat bide ertzekoa, Arandako kafean bisitatzekoa. Senideak bidean datozkit astero, "Gora ETA" esaten dut galdetu ezkero.
Aizkolaria, suge zizta klandestinoa, ilun-bista pozpolu kaxa, metxa txispa Hori guztia, euskalduna naiz eta
Ni naiz lorito zahar bat psikoanalista Ni ere atxilotu ETAkoa naiz eta Ni naiz lorito zahar bat psikoanalista Kaiolan sartu naute ETAkoa naiz eta. (BIS)
Aizkolaria, suge zizta klandestinoa, ilun-bista pozpolu kaxa, metxa txispa mugalaria, autopista kazetaria, telebista erantzulea, terrorista, ordenadora, izen lista Hori guztia, euskalduna naiz eta