Oskorri
Página inicial > O > Oskorri > Amorrua

Amorrua

Oskorri


Zeruan ez da gizonen fama
eskatzen duan izarrik;
argitasuna daukanak ez du
alabantzaren beharrik.
Enkantatuta a(u)rkitzen naiz ta
bihotza daukat zabalik:
pentsamendutik ezin det kendu
e(z)nagoela bakarrik.

Nere maitea ez da usoa,
nahi bada, ez da airosa.
Azala ere beltxarana du,
horrek ematen dit poza.
Nabarra ez da zuria eta
zuria ez da arrosa,
baina arantzak dauden artean,
larrosa beti larrosa.

Bere betera abiatu da
denboraren baliua;
desditxatuen bakardadeak
ikusi du heriua.
Frutu beltzaren izerditikan
egiten da oliua;
Pasiuaren arratsaldian
sortu zait amoriua.

A(u)rkitu nuen fortunarekin
a(ha)ztu nuen dolorea;
nahiagatikan ezin det gorde
bihotzaren amorea.
Dena ematen ari naiz, baina
jasoko luke doblea,
baldin baneuka zer eskainirik
bertsoa baino hobea,

Ozpinik ez da ardo bihurtzen,
nahiz ta ardoa ozpindu;
ilusiozko bertsoak ezin
pesadunbrerik arindu.
Sobra leudeke, urte haietan
berak maitatu banindu;
geroztik nere bihotz gaxuak
ametsa franko egin du.

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Oskorri no Vagalume.FM

Mais tocadas de Oskorri

ESTAÇÕES