Oskorri
Página inicial > O > Oskorri > Markanokin Ameriketara

Markanokin Ameriketara

Oskorri


Kanta berri batzuek
dituguz atara
aitzen emoten gatoz
herri honetara.
Arioplanuan juateko
asmuetan gara
bihar urtetzen degu
Ameriketara.

Hamahiru lagun gera
guztiok argiak
ez gaitu bildurtuko
hotzak ez euriak.
Bizirikan etortzen
bagera erdiak
kontauko dizueguz
guk hango berriak.

Bihar urtetzen degu
guztiok aidian
ikusiko gaituzu
agurka bidian.
Ondo urtetzen besku
daukagun idian
ez gera etorriko
beste urte bian.

Nueva Yorkera guaz
lehenengo runbuan
handik Brasileraino
berriz hurrenguan.
Gero Polo Nortera
hirugarrenguan
bazterra bilauko degu
badago munduan.

Polo Norten ei daude
hain paraje baltzak
harako egin dituguz
aproposko galtzak.
Eskuetan harturik
galtzairuzko lantzak
galdu ez gaiezen han
hotzak edo hartzak.

Aparatu hau eiten
urte bian lana
hortan gastatu degu
geure diru dana.
Biderako ere, berriz,
bihar degu jana
horreatik eskatzen degu
errialtxo bana.

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Oskorri no Vagalume.FM

Mais tocadas de Oskorri

ESTAÇÕES