Burruka armatu batetan hiltzera doanak bizitzea emateko, arrazoi gogorrak atera behar ditu bere erraietatik, bere hesteetatik. Kolore bategatik, arrosa bategatik, hodei bategatik, absurdu da hiltzea. Gure historia kontatu digutenek beti esan digute euskaldunok, burruka armatuetan, kolore bategatik, arrosa bategatik, hodei bategatik, hil garela; eta hori ez da egia, gerra guztietan arrazoi sakonagoak egoten direlako esate baterako gutxiren asea eta askoren gosea. Euskal herrian ere hala gertatu delako beti, batzuek dirua dute eta gehienok izerdia. Zergatik burrukatu zuten orain bostehun urte Oinazek eta Ganboak?
Oinaz eta Ganboaren errierta handia, ikusirik lur zelaia jota dago mendia. Su gabe dago zuzia, su gabe ilendia. Seinale gertuagorik esazue non dia?
Mondragoe hartu dute oinaztarrek traizioz gero salduo Bizkaia urrearen prezioz ezagutuko baitira Judasen ofizioz. Euskalerria beteko tatxaz eta bizioz.
Oraindik hementxe gaude Oinaz eta Ganboa Oinaz zaldunaren pean Ganboa naiz mandoa. Gure gorroto bizia ez baita aurtengoa gure arrazoi guztia hasarrez hemen doa.
Bostehun urtean egon gara justizi-eske baina sua eta ura ezin nahas ditezke, irakin edo amata ez dago ezer beste, inork ez dezala esan: “adiskide zaitezte”.