Ekainak 24, gabon. Herrian zer berri? Neurea malkoz busti ta zeuena egin Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik Orbela daraman bezala, haizeak narama ni
Haizeak eman ditu, milaka abesti Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin
Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik Orbela daraman bezala, haizeak narama ni
San juan suak senti nahirik Bero haren falta dut nik San juan suak senti nahirik Urrun zaituztedanetik
Eskutitzetan zuek orain berdin sentitzea Ondo dakizu ama eztela hain erreza Ametsak zirriborro baten idaztea zer da Gero garbira pasatzeko astirik ez bada?
Haizeak eman ditu, milaka abesti Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin
Ametsak zirriborro baten idaztea zer da Gero garbira pasatzeko astirik ez bada?
San juan suak senti nahirik Bero haren falta dut nik San juan suak senti nahirik Urrun zaituztedanetik
Negarraren negarrez eztut muxu ematerik Ta enuke inolaz orain hau esan beharrik Bide luzea dugun arren, goazen elkarrekin Izarrak gurekin baitaude, ametsen zaindari
Beldurrik ez den bihotzetan Aitaren malkoetan Memoria gazte garaietan Lagun minen besarkadetan Udako gau luzetan Urrun sentitzen dudan herriko kaleetan
San juan suak senti nahirik Bero haren falta dut nik San juan suak senti nahirik Urrun zaituztedanetik